Udal eta foru hauteskundeak

[ARGAZKI GALERIA]: Laugarren legegintzaldiari ekingo dio Orland Isoird Berrizko alkateak

Anboto 2023ko eka. 17a, 09:32

"Dedikazinoz eta ilusioz" ekingo dio laugarren legegintzaldiari Isoird Berrizko alkateak. Eskerrak eman dizkie berriztarrei, udaletxeko langileei eta baita azken legegintzaldian lanean aritu diren zinegotziei. "Oso zailak izan dira azken lau urteak, baina gaurtik lanean hasiko gara berriztarren alde", azaldu du kargua hartzean. 

Iosu Albizuri EH Bilduko zerrendaburu eta zinegotziak ere eskerrak eman dizkie bere alderdia babestu duten herritarrei. "Emaitza historikoak izan dira ezker independentismoarentzat. Herritarren mezua argia da; lana saritu dute, guk ez dugulako kerik saltzen". 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!