Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietako gastronomia lehiaketetarako izena eman beharko da

Anboto 2023ko ekainaren 14a

Iazko irudia.

Uztailaren 1ean paella lehiaketa egingo da, eta uztailaren 2an, tortilla eta bakailaoa pil-pil erara lehiaketak egingo dira. Parte hartzea gura dutenek, kultur etxean izena eman beharko dute, ekainaren 23a aurretik; kultura@berriz.eus helbidera idatzita ere eman dezakete izena. 

Antolatzaileek lau datu eskatu dituzte: Pertsonaren edo taldearen izena, kuadrillako ardunaduraren izen-abizenak, telefono zenbakia, eta kuadrilako parte-hartzaileen pertsona kopurua.

Hemen daude lehiaketaren oinarriak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!