XVI. Kulturarteko Topaketa egingo dute domekan, ekainak 11, Berrizen

Anboto 2023ko eka. 8a, 08:20
Martitzenean aurkeztu zituzten Elkartasun Jardunaldiak.

Berriztarrak immigrazioaren inguruan sentsibilizatzeko asmoagaz, Berrizen Elkartasun Jardunaldiak eta Kulturarteko Topaketak antolatu dituzte beste behin ere.

Bigarren hau antolatzen duten XVI. aldia izango da oraingoa. Hain zuzen ere, domekan egun osoko egitarauagaz egingo dute Kulturarteko Topaketa. 12:00etan dantzarien saioa egongo da, eta 12:30ean henna eta trentza tailerrak. 14:00etan munduko hainbat janari dastatzeko aukera egongo da, eta 17:00etan MLOP Kulturala ikuskizuna egingo dute.

Senegal eta Maroko
Elkartasun Jaialdiko lehenengo ekitaldia martitzenean izan zen; Senegaleko argazki, arropa eta janariekin erakusketa ipini zuten Berrizko Kultur Etxean. Barikuan, ekainak 9, beste horrenbeste egingo dute Marokokoekin. Ekitaldi biak Berrizko Emakume Migratuak elkarteak antolatu zituen, herrialde biak berriztarren artean ezagutarazteko helburuagaz. Domekako ekintzekin egitaraua biribilduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!