Izan ere, dantza munduari estu lotuta dago Arriaga; Alejandro Aldekoa txistulari famatu eta San Lorentzo dantza taldearen sortzailea zenaren alarguna da. Horrez gainera, German eta Jon Aldekoaren ama ere bada; aitaren lekukoa hartu zuten hau hil zenean, eta Jonek gaur egun ere jarraitzen du taldeko txistularia izaten.
Bost taldek egin zuten dantzan atzokoan, tartean, gurasoek sorturiko taldeak, Atxanitte baserrian batutakoek giro politean egin zuten ospakizuna, eta lore sorta bat ere oparitu zioten Arriagari.