Berriztu azoka egingo dute zapatuan Berrizen, lehenengoa pandemiatik

Anboto 2023ko mai. 26a, 12:00

COVIDak eragindako osasun krisialdia gaindituta, Berriztu azoka berreskuratuko dute Berrizen.

"Beste kontsumo eredu bat sustatu gura dugu, herritik hasita, berrerabiltzea eta birziklapena kontzeptuak oinarrian dituena, besteak beste", azaldu du Eneko Baseta antolatzaileak. Ekimen hau antolatzen duten zortzigarren edizioa da aurtengoa, eta lehenengoa pandemiak ekimena eten zuenetik. Guztira, hogei bat mahai ipiniko dituzte probalekuan, eta musikagaz girotuko dute gunea; umeentzako txokoa ere egongo da. 

Bigarren eskuko produktuak salerosteaz gainera, arteaz gozatzeko hitzordua ere bada Berriztu. Izan ere, Karlos Berrizbeitia marrazkilari berriztarrak murala margotuko du probalekuan bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, 10:30ean hasi eta 14:00ak bitartean egingo dute azoka. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!