Errioxan denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du Alex Unzueta berriztarrak

Maialen Zuazubiskar 2023ko api. 24a, 09:05

Peñota Dental Alusigma taldeko berriztarrak denboraldiko lehenengo garaipena lortu du.

Asteburuan Errioxako San Vicente de Sonsierra herrian jokatutako distantzia erdiko duatloian Alex Unzueta berriztarrak garaipena lortu du. Duatletek lehenengo 9 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ostean 70 kilometro bizikletan eta bukatzeko beste 10 kilometro korrika.

Lehenengo trantsiziora Peñota Dental Alusigma taldeko berriztarra laugarren postuan heldu zen. Bizikletako tartean aurrera egin zuen eta hortik bukaerara arte lasterketa buruan ibili zen. Ibilbide osoa burutzeko Unzuetak 3:02:52 behar izan zituen.  

Unzuetak 2017an bizikleta utzi zuen eta orduz geroztik duatloi eta triatloietan dabil. Indarpak eta Saltoki taldeetan ibili da berriztarra eta egun, Peñota Dental Alusigma taldean dabil. Portugaleteko taldea, talde indartsua da. Lehen mailako duatloien liga irabazi berri dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!