Bizi Berriz Bonu Kanpaina leloa errepikatuko du, eta guztira 530 bonu jarriko dituzte salgai Berrizko merkataritza sustatzeko; hamabost saltokik egin dute bat kanpainagaz (Saltokien zerrenda Berrizko Udalaren webgunean dago). Bono bakoitza 30 euroan erosi ahalko da, eta 45 euroko balioa edukiko du; berriztar bakoitzak bi bono erosi ahalko ditu, gehienez.
Berrizko Udalak 8.000 euroko partida bideratuko du kanpaina honetara.