"Alain Martinez bideoaren zuzendariak, taldeak bilatzen zuen atmosfera ilun eta itogarria lortu du animazioaren eta taldearen irudien bitartez. Blade Runner pelikulan inspiratua, pertsonaiaren gainbehera oinarri duen istorioa kontatzen du. Bere mamuak uxatu ezin eta amaiera arte berarekin izango direnak", azaldu dute berriztarrek sare sozialen bidez.