Domekan Gabiria-Legazpi rallysprintaren 25. edizioa jokatu zen eta bertan 82 taldek parte hartu zuten. 3R mailan Durangalde Racing Elkarteko kideek lortu zuten garaipena; Iban Leanizbarrutia berriztarrak eta Irati Atxa zegamarrak. Leanizbarrutiak eta Atxak hiru tramoetan 13:50.873-ko denbora egin zuten, garaipena 4 segundoko abantailarekin lortuz.
Eskualdeko beste hainbat pilotu ere aritu ziren Gabiria-Legazpi rallysprintean eta esaterako Durangalde Racing Elkarteko Ivan Muñozek eta Ibai Ajuriagoikoak ere podiumera igotzea lortu zuten. 6R mailan bigarren geratu ziren eta sailkapen orokorrean hirugarren. Horrez gainera, 6R mailan hirugarren geratu ziren Durangaldea Racing-eko 'Lebeiti' eta Jon Urrutikoetxea.
Irati Atxa eta Iban Leanizbarrutia.
Leanizbarrutia eta Atxaren autoa.