[BIDEOA]: 'Tortolaraino', Haize-arrosa talde berriztarraren single berria

Ekaitz Herrera 2023ko mar. 2a, 10:24

Haize-arrosan Durangaldeko hainbat kidek parte hartzen dute. Ibilbide luzeko musikariak dira guztiak,  euretako asko 90eko hamarkadan erromeriaz erromeria ibilitako Ene Bada taldeko kide izandakoak. Proiektu berri honetan "askatasunetik ateratako erritmoak" landu gura dituzte. Berdin folk-rocka, pop-rocka, musika elektronikoa zein fandangoa. Honako hau da taldearen ibilbideko lehenengo singlea. 

Honako hauek dira Haize-arrosa osatzen duten musikariak: Eneritz Gorritxategi Lariz (trikia eta ahotsa), Edurtzeta Ania Albizbeaskoetxea (perkusioa eta ahotsa), Markos Murill Gil (gitarra elektrikoa eta akustikoa), David Vallejo Cantero (Bateria) eta Peio Agirre Gimenez (baxua). Bideoklipari buruz, "Tortolaraino bertaraino" daudela diote taldekideek. Kantuaren letrak Onintza Enbeitak egin ditu eta aktore lanetan Durangaldeko aurpegi ezagun asko dago. Inun musikari zornotzarra eta Andoni Ruiz 'Txululu' bateria-jole durangarra, adibidez. Bestalde, Go!azen telesaileko Markel Sainz eta Eleder Iglesias aktoreek eta Juan Portillo tiktoker euskaldunak ere parte hartu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!