Pumptrack pista berria ireki dute Berrizburun

Anboto 2023ko ots. 27a, 08:58

Lanak bi hilabetez luzatu ostean, ateak ireki ditu Berrizburuko pumptrack pistak; ia 85.000 euroko inbertsioa suposatu dio Berrizko Udalari. 

Pista hiru gune nagusik osatzen dute, eta bizikletagaz, patineteagaz edota monopatinagaz ibili ahalko da bertan. "Maila ertaineko gune nagusi bat du, zortzi dubbi sinple eta bost bikoitzez osatua, eta jauzi hirukoitz bat, 90 eta 180 gradu arteko lau bihurgune batzen dituena, eta zirkuitu dinamiko bat sortzen duena erabiltzaile guztientzat, guztira 119 metro linealeko ibilbidearekin. Gainera, rider adituenentzat 50 metro linealeko aldaera tekniko bat integratu da, hiru jauzi teknikoz osatua. Horri esker, hainbat trikimailu egin ahal izango dira airean", azaldu du Berrizko Udalak ohar baten bidez. 

Pumptrack pista Berrizburu erdiko zabalgunean jartzea Iñaki Lejarreta BTT zirkuituagaz lotzea zen udalaren arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!