The Connection-eko Brad Marino Berrizera dator

Anboto 2023ko ots. 24a, 10:30

Marinok Berrizen joko du estatuan egiten dabilen biraren azken kontzertua; domekan izango da, 18:00etan. 

The Connection taldearen sortzaileetarikoa den Brad Marinok kontzertua emango du Berrizko Topan. The Connection-egaz rock munduan ezagun egin ostean, 2018an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, power pop, 50eko rock and roll eta 77ko punk doinuak uztartzen ditu bere diskoetan, eta abesti zuzen eta freskoak ontzen ditu. Disko bi kaleratu ditu, Extra credit eta Looking for trouble, azken hau 2021ean; Marinok berak jotzen ditu abestietako gitarrak, bateriak eta teklatuak, eta abestu ere berak egiten du. Flamin´Groovies, Paul Collins Beat, Nick Lowe, Ramones edo Rolling Stonesen zaleek gozatua hartuko dute kontzertuagaz. Bost egunetan sei kontzertu joko ditu Marinok: Valentzian, Madrilen, Lugon eta Oviedon; domekan hitzordu bikoitza izango du bere zaleekin, lehenengoa Bermeoko Beleza Malandran,13:00etan, eta bigarrena Berrizen, 18:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!