Xabier Amurizak III. Monzon-Ganuza saria jasoko du

Anboto 2023ko ots. 20a, 09:21
Gorka Artola Bergarako alkatea eta Iratxe Esnaola Olaso Dorrea fundazioko presidentea.

Xabier Amurizak "Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena nabarmendu dute Bergarako alkate Gorka Artolak eta Olaso Dorrea fundazioko presidente Iratxe Esnaolak. Martxoaren 16an egingo dute saria emateko ekitaldia, Bergarako (Gipuzkoa) Seminarixo aretoan. 

Besteak beste, bertsogintzari egindako ekaprena, bertso eskoletan eragindako iraultza, edota politika arloan izandako konpromisoa azpimarratu dute Artolak eta Esnaolak. "Saria sinbolikoa da, eta Monzon-Ganuza sariaren bidez Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten herritarrak omentzearekin batera, euskal artista berriak sustatzea ere bultzatzen da, belaunaldien arteko zubi lana ere eraikiz", azaldu zuten prentsa aurrean. 

Monzon-Ganuza saria 2021. urtean sortu zuten, Telesforo Monzonen heriotzaren 40. urteurrenean, "euskal utopikoak" saritzeko asmoagaz. Lehen ekitaldian Libe Goñi omendu zuten; iaz, ostera, Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Aiastuik jaso zuten saria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!