'Etxe' pozik agertu da . Besteak beste, Olatz Salvador, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Eñaut Elorrieta eta Enrique Villareal 'El Drogas' musikariek, eta Oihana Iguaran eta Igor Elortza bertsolariek parte hartu dute orain arteko bildumetan. "Euskal Herriko artistarik ezagunenetariko askok parte hartu dute hiru bildumetan, eta nire izena zerrenda horretan ikustea opari bat da; gainera, ikusita denok kausa honengaitik batu garela, bizipoza ematen duen zerbait da", adierazi du 'Etxe'-k. Miren Artetxe bertsolariak idatzi ditu Hegan kantuko hitzak, eta Ines Osinagak ere kantatu du. "Oso esperientzia polita izan da; estilo desberdinetako artistak izan arren, abesti polita geratu da", gaineratu du musikari berriztarrak. Xabier Zabalak egin ditu hiru bildumetako abesti guztietako musikak. "Horrela lan egin dudan lehenengo aldia izan da. Xabierrek bidalitako melodiekin eta Mirenen hitzekin entseatu, eta gero grabatu baino ez genuen egin behar", argitu du.
Abestia ez ezik, bideoklipa ere grabatu dute bildumako abesti denekin. 'Hegan' abestiaren kasuan, otsailaren 16an publikatu dute bideoa. Bizipozaren webgunean dago ikusgai.