Bigarren eskuko azoka antolatu dute Berrizen

Anboto 2023ko ots. 2a, 16:13

Berriz BHI 3. DBH mailako ikasleen bigarren eskuko azoka egin dute. Azokak iraun bitartean ikasleek errifak saldu zituzten; 84 zenbakia atera zen saridun, eta Berrizko denda batean erabiltzeko 40 euroko bonoa irabazi zuen. 

Zapatuan egin zuten azoka, urtarrilaren 28an. Antolatzaileen arabera, ikasleek, irakasleek eta herritarrek begi onez hartu dute ekintza, eta aurrerantzean errepikatzeko gogoa adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!