Hilerrira sartzeko bideko lanak bi hilabetean amaitzea aurreikusten du Berrizko Udalak

Anboto 2023ko ots. 2a, 15:21

Lanek ia 235.000 euroko aurrekontua dute, eta udalaren arabera bi hilabeteko epean amaituko dituzte lanak. 

Eliza inguruko bidea eta hilerria lotzen dituen bidea konpontzeko lanak egiten ari dira Berrizen; 300 metro inguruko luzera duen egungo zoladura egokitzea eta birgaitzea da helburua. Egungo bidea 4 metro eta erdira arte zabalduko da, gainera. Baldintzak hobetzeaz gainera, inguruko segurtasuna hobetuko dela azaldu du Berrizko Udalak, gainera, ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!