Beste hiru guneak Olakuetako aparkalekuan, Geltoki kalean eta Learreta Markina kalean daude. "Puntu berria Iturritza kaleko tarteko gune batean kokatuko da, zerbitzu horren erabiltzaileei makina eta edukiontzi batetik hurbil egon daitezen, hondakin mota horiek entregatzeko, eta beraz errazagoa, erosoagoa eta erakargarriagoa izan dadin", azaldu dute ohar baten bidez Berrizeko Udaletik.
Halaber, udalak gogoratu du ekainaz geroztik astero tamaina handiko hondakinen bilketa egiten dela eguenetan.