Datozen asteetan esleituko dute Berrizko belodromoa estaliko duen obra idazteko kontratua

Anboto 2023ko urt. 30a, 12:19

Azpiegitura estaltzeko lanak 2024an hasi gura dituzte.

Mankomunitateko iturriek ohar bidez jakinarazi dute "datozen asteetan" esleituko dutela Berrizko belodromoa estaliko duen obra idazteko kontratua. Obrak, baina, aurrerago hasiko dituzte. Aurreikuspenen arabera, 2024an. Estaltze lanek 4,5 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute. Kopuru hori finantzatzeko, Mankomunitatea akordioa lortzeko "ahaleginetan" dabil Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Hain zuzen ere, agintariak Berrizko belodromoan izan dira gaur azpiegitura bisitatzen. Lorea Bilbao euskara, kultura eta kirol diputatua, Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidentea, Javi Crespo presidenteordea, Berrizko alkate Orlan Isoird, Raul Mena Euskadiko txirrindularitza federazioko presidentea eta Carlos Sergio Aldundiko Kirol aholkularia izan dira bertan.

Mankomunitateko iturrien berbetan, belodromoa estaltzea "funtsezko pausoa da" eskualdean bizikleta bultzatzek. Jarduera horrek  Durangaldea "bizikletaren 0 km bihurtzen, pistako errepideko BTTko eta ziklo-kroseko txirrindularitza bateratzen eta txirrindularitzako Errendimendu Handiko Zentro bat jasotzen" lagunduko duela ere adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!