Gazteek "nazkatuta" daudela azaldu dute oharrean, baita ere. "Azken hilabete hauek ez dira errazenak guretzako. Eraso guzti hauek gaztetxea, eta bertan lanean ari garenak kaltetzeaz gainera, Berrizko herriarentzako aurkako jarreratzat hartzen dugu. Nazkatuta gaude gaztetxera sartu eta eta behin eta berriz eraso egin diotela ikusteaz. Beldurra ematen digu gure aurka azken aldian zabaldu diren pentsamendu horien hedapenak, sare sozialen bidez irainak jaso baititugu. Kezkatuda gaude ez baitakigu honek zein bide hartuko duen eta zein ondorio izango dituen". Horrez gainera datozen egunetan egitekoak diren deialdietan parte hartzera deitu dute.