Berrizko Kontulekuak egitasmoaren lau saio iragarri dituzte

Anboto 2023ko urt. 16a, 13:57

Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaileak gidatuko ditu irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen saio sorta. Urtarrilaren 25ean, otsailaren 22an, martxoaren 30ean eta apirilaren 26an izango dira saioak. 

Saio bakoitzak 45 minutuko iraupena edukiko du; 3-5 urte eta 6-8 urteko adin-tarteetan banatuko dira. Plazak mugatuak dira, eta aurretik izena eman beharko da liburutegi@berriz.eus helbidera idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!