Berrizjauregiko lorategian komun publiko bat jarriko du udalak

Anboto 2023ko urt. 16a, 09:25

Berrizjauregiko lorategi botaniko-historikoan jarriko dute komun publiko automatikoa. Lanek 76.500 euroko aurrekontua dute, eta lizitatze prozesuan daude une honetan. 

Komunak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua izango du, eta mugikortasun urriko pertsonentzako egokitua izango da. 

Otsailaren 10era arte iraungo du lizitatze prozesuak, eta hiru hilabeteko gauzatze-epea edukiko du proiektuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!