Urtarrilaren 21ean itzuliko da Zapatuetan Berriz ekimena

Anboto 2023ko urt. 9a, 12:01

'Zapatuetan Berriz' ekimenaren itzulera iragarri du Berrizko Udalak. Hamabost egunean behin egingo da haur eta gazteei zuzendutako aisialdi programa, eskolako patio estalian; 16:00-19:30 bitartean . 

HHko 4. maila eta LHko 6. maila bitarteko ikasleak batuko ditu programak, eskolako patio estalian. Gazteen artean euskara sustatzea da egitasmoaren helburuetako bat. "Integrazioa, parekidetasuna eta aukera-berdintasuna langu gura ditugu, eta horrekin batera, Berrizko ingurunea ezagutzea eta errespetatzea, kultura-aniztasuna sustatzea eta haurren garapen psikomotorra, kognitiboa, kritikoa, emozionala eta afektiboa bultzatzea", azaldu dute ohar baten bidez.  

'Zapatuetan Berriz' ekimenean parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da. Txanda bakoitzean, gehienez, 70 leku eskainiko dira. 

Zalantzak argitzeko, zapatuetanberriz@gmail.com helarazi dute antolatzaileek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!