[EGITARAUA] Asteburuan Berrizko Antonio Deuna jaietako lehenengo ekitaldiak egingo dituzte

Anboto 2023ko urtarrilaren 6a

Domekan, hilak 8, Berriz MTB martxa egingo dute, besteak beste. 35 kilometroko ibilbidea izango du, eta 1150 metroko desnibela. 10:00etan hasiko da martxa, eta Sarria, Garai, Jandoramendi edota Oizko transbersala zeharkatuko ditu, besteak beste. 

Urtarrilak 6

  • Barikua, 19:00etan, San Antonio XVI. pilota txapelketa (Olakueta frontoian).

Urtarrilak 7

  • Zapatua, 19:00etan, San Antonio XVI. pilota txapelketa (Olakueta frontoian).

Urtarrilak 8

  • Domeka, 10:00 Berriz MTB martxa.

Urtarrilak 13

  • Barikua, 18:30ean, San Antonio XVI. frontenis txapelketa (Olakueta frontoian).
  • 19:30ean, sagardotegi ibiltaria eta odoloste jana. Ostean, Donien Atxa altxatuko dute..

Urtarrilak 14

  • Zapatua, 12:00 'Bi ipuin' pailazo ikuskizuna (Olakueta frontoian).
  • 18:00etan, Luhartz taldeagaz erromeria (probalekuan)
  • 19:00etan, Hobe ixilik antzerkia (kultur etxean).

Urtarrilak 15

  • Domeka, 11:00 Barazki eta fruitu erakusketa (Probalekuan)
  • 12:00 Baserriko oilasko dastaketa, Olakueta plazan.
  • 12:30 Iremiñe - San Lorentzo dantza taldeen emanaldia, olakueta plazan

Urtarrilak 16

  • Astelehena, 19:00etan Nekazal olinpiada, Olakueta frontoian.

Urtarrilak 17

  • Martitzena, 12:30 meza (Antonio Deunaren baselizan).
  • 19:00etan, Peio Ramirezen kontzertua, Antonio Deunaren baselizan. 

Urtarrilak 18

  • Eguaztena, 17:00-19:00 Barrakak merkeago
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!