Sexu eta gorputz-ahalduntzeari buruzko tailerra Berrizko Kultur Etxean

Anboto 2023ko urt. 2a, 21:39

Berrizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Gure gorputzak despatriarkalizatu, sexu- eta gorputz-ahalduntzeari buruzko tailerra antolatu du. Doako tailerra izango da, emakume guztiei zuzendua eta urtarrilaren 14an, 28an eta otsailaren 11n burutuko da, goizez eta arratsaldez, Berrizko Kultur Etxean.

Nora Ziarsolo izango da formatzailea eta “saio hauen bidez, gure gorputza eta sexualitatea gureganatzen ikasiko dugu, gure lurraldean eta bizitzetan sortzen den gozamena eta askatasuna berreskuratuz. Genero-arauak eta sozializatutako mezu heteropatriarkalak aztertuko ditugu, gure sexu- eta gorputz-esperientzia nola mugatzen eta kaltetzen duten ezagutzeko”.

Ikastaroa doakoa da, baina izena emateko epea urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik. Parte hartzea berdintasuna@berriz.eus, 946824525 edo 603837471 telefonoan WhatsApp bidez formalizatu ahal izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!