Berrizko Udalak deialdiagaz bat egin du. Prentsa oharrean Berrizko Udalak Bilbon gertatutako hilketa gaitzetsi du. "Berrizek elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko".
Andereak elkarteak kontzentraziora deitu du, hilero egiten duten legez. Ekitaldi horretan, aurten eraildako emakume eta umeak gogoan izango dituzte kandelak piztuz eta 2022an eraildakoen izenak gogoratuz.
Zaldibarko mobilizazioa bihar izango da, 19:00etan udaletxeko plazan. Iurretakoa ere bihar izango da, Askondon, 12:00etan.