Mankomunitateak eta Eneicatek ginkana bat antolatu dute urteahar egunerako. Ginkana Berrizko belodromoan egingo dute 11:00etatik 13:00etara. 4 eta 14 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute. Antolatzaileek iragarri dute parte hartzaileentzat opariak eta ezustekoak egongo direla. Horretarako izena aldez aurretik eman behar da lotura honetan. Nobedade modura, aurten, umeek, senideren batekin egon beharko dute, eta bikoteka egingo dituzte probak. Egunean zehar, umeek txirrindulari profesionalen bisita izango dute. Ziortza Isasi, Mikel Bizkarra, Illart Zuazubiskar, Pedro Horrillo eta Unai Etxebarria egongo dira bertan.
Durangaldeko "Challengea"
Urtezahar eguneko proba Durangaldeko Challengea osatuko duten lau ginkanetatik lehena izango da. Honako hau izango da erronka osatuko duten gainerako egunak:
- Zapatua, urtarrilaren 28an, Iurretan.
- Zapatua, otsailak 25, Abadiño.
- Zapatua, martxoak 25, Berrizko belodromoan.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzaileek modu independentean eman ahalko dute izena probetan. Guztietan parte hartzen dutenek azken egunerako puntuak batuko dituzte. Azken saioan ariko direnek sari txiki bat jasoko dute parte hartzeagatik.