Miriam Herbónek mindulfness ikastaroa eskainiko du Berrizen

Anboto 2022ko abe. 22a, 16:03

@miriamherbon

Ikastaroa doakoa izango da, eta 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 9an izango da. 

Berrizko Udaleko berdintasun sailak Emakume jakintsuak. Mindfulness eta adimen emozionala feminismotik praktikatuz ahalduntzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urtarrilaren 11n hasiko da, eta ekainaren 28an amaitu. Parte hartzea doakoa da, baina izena eman beharko da urtarrilaren 9aren aurretik, berdintasuna@berriz.eus helbidera idatzita, edo 946824525 edo 603837471 telefonoetara deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!