Urkiola Landa Garapenak nekazaritzan hasten direnak laguntzeko sareagaz bat egin du

Anboto 2022ko aza. 28a, 18:15

Elkarteak RETA sarea osatu du nekazaritzaren garapenean lan egiten duten Nafarroako, Kataluniako eta Extremadurako beste hainbat elkarterekin batera. Topaketetako bat Berrizen egin dute.

Belaunaldi berriak eta ekintzaileak nekazaritzara gerturatu asmoz, lehen sektorean inplikaturiko hainbat eragilek RETA Nekazaritzako Test Espazioen Sarea sortu dute. Urkiola Landa Garapenak bat egin du elkargune horrekin. Gainerako eragileak Nafarroako Zunbeltz Landa Garapenerako Elkartea, ARCA (Herrialde Katalanak) eta Cooprado (Extremadura, Espainia) dira. Eragile horiek guztiek hainbat lan-saio egin dituzte azaroan zehar. Besteak beste, nekazaritzan hasten laguntzeko politika publikoak eta tresnak aztertu dituzte, eta Berrizen egin dute topaketa horietako bat. Bertan, nekazaritzako test-espazioetan interesa duten pertsonak eta erakundeak izan dituzte ardatz, batez ere, proiektuak sortzen eta garatzen dabiltzanak. Topaketa horren bukaeran Haztegia espazioa bisitatu dute.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!