[EGUNERATUA] Auto biren arteko istripua gertatu da Berrizen, N-634 errepidean

Anboto 2022ko aza. 23a, 09:27

Zauritu bi ospitalera eraman dituzte.

Gaur, 08:25 inguruan, Seat Ibiza eta Toyota Auris markako auto bik talka egin dute N-634 errepidean, Berrizetik Zaldibarrerako bide tartean. Autoetako gidari biak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, Ertzaintzako iturrien esanetan.

Garabiak autoak errepidetik atera arte auto pilaketak izan dira. 10:30etik aurrera errepidea irekita dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!