Iñaki Lejarreta zirkuituak Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak antolatutako BTT ikastaro bat hartuko du

Anboto 2022ko aza. 23a, 09:00

Azaroaren 26an izango da goizeko 10:30etik 13:30era bitartean.

Larunbat honetan, azaroak 26, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak oinarrizko tekniken BTT ikastaro bat antolatu du Berrizko Iñaki Lejarreta BTT zirkuituan. Goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da eta printzipioz txirrindularintzan federatuentzat zuzendutako ekimena da. Hala ere, tokirik badago federatu gabekoek ere parte hartu dezakete.

Federatuek 5 euroko inskripzioa ordainduko dute eta federatu gabekoek 60 euro ordaindu
beharko dute. Plaza libreak geratuz gero, ez federatuek azaroaren 24an eman ahalko
dute izena.

Informazio gehiago LOTURAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!