Azken asteetan Euskal Herriko eta Durangaldeko hainbat gaztetxeren aurkako erasoak eta lapurreta saiakerak salatu dituzte. Berrizko Hiltegixe gaztetxeaz gainera, Zaldibarko eta Elorrioko gaztetxeek ere salatu dituzte horrelakoak. Eibarko eta Larrabetzuko gaztetxeetan ere sartu dira lapurretan azken asteetan.
Elkarretaratzeak iraun bitartean eskuorriak banatu dituzte asanbladako kideek.