Bakaikoak eta Egigurenek promozio mailako lau t'erdiko finalerdia jokatuko dute gaur, Berrizko pilotalekuan

Anboto 2022ko aza. 1a, 09:02

Joanes Bakaikoa aurtengo Binakako Promozio Txapelketako partidu batean (Instagram: Baikopilota)

Binakako partiduko protagonistetako bat Aimar Morgaetxebarria zornotzarra izango da.

Berrizko Olakueta pilotalekuak profesional mailako pilota jaialdia hartuko du gaur. Lau t'erdian, Promozio mailako finalerdia jokatuko dute Joanes Bakaikoak (Etxarri-Aranaz, 1997) eta Julen Egigurenek (Azpeitia, 2000).

Bigarren partidua binakakoa da; Erik Jakak eta Aimar Morgaetxebarriak Mikel Urrutikoetxearen eta Endika Uriondoren kontra jokatuko dute.

Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da. Sarrerak egun berean eskuratzea 20 euro da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!