'Mundu berri bat guztiontzat' egitasmoaren 3. bilduma prestatzen ari dira

Anboto 2022ko urr. 17a, 06:00

@IbaiArrieta

Bizipoza elkarteak Mundu berri bat egitasmoari heldu dio beste urte batez. Euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sorturiko kantuak batzen ditu egitasmoak. CD-DVDa urtarrila buekaeran kaleratzeko asmoa du elkarteak. 

Aurten hamabi abesti eta bideoklip kaleratuko dituzte. Guztira, hiru edizio hauetan 33 elkarteren errealitatea gizarteratu du Bizipozak musika, kanta eta hitzen bidez; aurtengoan, adibidez, Juneren Hegoak eta AGIPASE elkarteek parte hartu dute.

Grabaketak Elkar estudioan egin dituzte, Xabier Zabala konpositorearen gidaritzapean. Besteak beste, Iñaki Etxezarraga 'Etxe' berriztarrak, Ines Osinagak eta Miren Artetxek parte hartu dute grabaketetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!