San Fausto jaiak ospatuko dituzte Berrizko Eitua auzoan

Anboto 2022ko urr. 14a, 11:30

Berrizko Eitua auzoan San Fausto jaiak ospatuko dituzte asteburuan.

Bihar, urriak 15, Donien Atxa jasota jaiak martxan jarriko dituzte. Ondoren, Broken Brothers Brass Band talde iruñearrak giroa alaituko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, hurbiltzen diren guztientzako jatekoa eta edatekoa egongo da.

Domekan berriz, 12:00etan meza izango da. Ondoren, Iremiñe dantza taldeak erakustaldia eskainiko du. Urtero legez odoloste goxoak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!