Berrizburuko lorategi botaniko historikoa inauguratuko dute, urrian

Aritz Maldonado 2022ko urr. 12a, 09:09

Hileetako lanen ondoren, Berrizjauregiko lorategi botaniko historikoa inauguratuko dute berriro.

Berrizjauregiko lorategiak 20.000 metro koadro baino gehiagoko azalera du eta ehun urtetik gorako espezieak daude bertan; besteak beste, haritz handiak, pagoak eta zedroak. Espezierik garrantzitsuenei buruzko 27 informazio plaka ipiniko dituzte, QR kode eta guzti. Urriaren 15ean izango da inaugurazio ekitaldia, 12:00etan; urriaren 9an, 15ean eta 22an egingo dituzte ekitaldiak. "Jarduera hauen helburu nagusia Berrizjauregi inguruan dagoen ondare kultural eta naturalaren balioa azpimarratzea da", azaldu du Orlan Isoird Berrizko alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!