Benidormen hil duten emakume soraluzetarraren hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute Berrizen

Anboto 2022ko ira. 28a, 14:47
Artxiboko irudia.

Azeri Gorriak, Gure Izarrak eta Emakume migratuak elkarteek elkarretaratzera deitu dute gaurko, irailak 28, Berrizen; Urtiaga plazan izango da mobilizazioa, 19:00etan. Berrizko Udala ere batu da deialdira. 

Astelehen goizaldean topatu zuen Espainiako Poliziak M. L. L 68 urteko emakume soraluzetarraren gorpua Benidormeko (Herrialde Katalanak) bere etxean. Emakumearen senarra, 73 urtekoa, trafiko istripu batean hil zen egun berean, eta polizia horren berri ematera joan zenean aurkitu zuen andrearen gorpua. Ikerketaren arabera gizona da andre hil izanaren susmagarri nagusia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!