"Lehen mailako arreta osasun sistemaren oinarria da eta ez badu ondo funtzionatzen, dena txarto doa. Gaixorik daudenak ospitaleetako urgentzietara joango dira eta zerbitzu hori are gehiago saturatuko dute", adierazi dute. Horregatik, "gabezia denak betetzeko eta eurek gutxieneko lez definitu duten lan taldea beti mantentzeko" eskatu diete politikari eta arduradunei.
Horrekin batera, lehen mailako arretako langileei "elkartasuna" adierazi diete. "Gure haserrea sekula ez da izan behar lanean dabiltzan eta aurpegia ematen duten langileen kontrakoa, baizik kudeatzaileen eta politikarien kontrakoa, eurak direlako erabakiak hartzen dituztenak", argitu dute.