Berrizko Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan gaurtik aurrera

Anboto 2022ko ira. 12a, 06:00

Herriko establezimenduetan erosketak egitea bultzatzeko kanpaina jarriko du martxan Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren laguntzagaz. 20ko, 10eko eta 5 euroko deskontuak eduki ditzaketen 10.000 txartel jarriko dituzte eskuragai. 

Kanpainan parte hartuko duten establezimenduetan banatuko dira txartel hauek, bertan egindako erosketegaz.  

Urriaren 17n 100 euroko deskontu txartela zozkatuko da, saririk jaso ez duten txartelen artean; txartel horiek kutxan utzi beharko dira lehenago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!