Frankismoaren biktimak omenduko dituzte domekan Berrizen

Anboto 2022ko ira. 7a, 20:00
Iazko ekitaldiko irudia.

Irailaren 11n egingo dute Frankismo garaiko biktimak gogoratzeko ekitaldia, 11:30ean, Felipe Urtiaga plazan; ostean, Gutun bat Saturraranera bertso trama egingo dute. 

Urtero lez, irailaren 11 heltzeagaz batera Berrizko Udalak eta Berriz 1936 Gogoratzen kultur elkarteak frankismoaren biktimak omentzeko ekitaldia antolatu dute. Aurtengoa domekan izango da. Hain zuzen ere, domekan 85 urte beteko dira Felipe Urtiaga eta José Agirre berriztarrak Derioko (Bizkaia) hilerrian fusilatu zituztenetik; urte bereko abuztuan Gregorio Urkijo fusilatu zuten, eta urte batzuk beranduago Fermin Aranguren hil zuten, Asturiasen (Espainia). 11:30ean hasiko dute ekitaldia. 

Ostean, bertso trama egingo dute, kultur etxean. Gutun bat Saturraranera ekitaldian Araitz Katarain, Nerea Ibarzabal, Irune Basagoiti eta Saioa Alkaizak egingo dute bertsotan; Miren Amurizak eta Idoia Barcelók jarriko dituzte gaiak. Luntxa egingo dute ostean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!