Aukerak 2018ko Leioako Umore Azokan estreinatu zuen The Funes Troupek, eta, pandemiaren geldialdia tarteko, hainbat herritan aurkeztu dute. 2013an sortu zen konpainia hau, beste hiruren errautsetatik; malabareetan eta baskula akrobatikoak lantzen hasi zituzten lehenengo urte horiek, eta, denboragaz, bestelako teknikak ere jorratu dituzte. Pereirak, Lacasak eta Larreak 15 urte baino gehiagoko ibilbide artistikoa dute.
Beste ikuskizun bi
Kulturaz Blai zikloa beste ikuskizun bik osatzen dute. Malas Compañías konpainiak Zirkus lana taularatuko du, irailaren 16an; irailaren 23an, La Banda konpainiak Kimera lana plazaratuko du, zirkua eta antzerkia batzen dituen lana. Emanaldi biak 16:30ean hasiko dira.