Luhartz, Etxekalte eta Nizeren kontzertuak izango dira asteburuan Berrizko jaietan

Anboto 2022ko uzt. 1a, 12:00

Etenaldiaren ondoren, bueltan dira Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak. Martitzenean hasi zituzten jaiak, Jai Batzordeko kideek pregoia irakurrita.

Jai Batzordeko kideek gustu eta adin guztietarako egitaraua antolatu dute astebururako. Gaur, esaterako, umeentzako parkea egongo da. Bestalde, Markeliñe antzerki taldeak Homiens ikuskizuna egingo du, 19:00etan, Elizondo plazan. 20:00etan batukada egongo da The McKesy´s Clan Band taldearen eskutik, eta 21:00etan tortilla lehiaketa, udaletxeko lorategian. Gauean, Luhartz erromeria taldeak Elizondo plazan joko du, eta Etxekalte eta Oki Moki taldeek txosnagunean. 

Uztailaren 2an, zapatua, paella lehiaketa egongo da udaletxeko lorategian, 14:00etan. Eta txosnagunean herri bazkari autogestionatua; bakoitzak bere tuperra eraman beharko du. 18:00etan kuadrillen jaitsiera egongo da, txosnaguneak antolatuta. 20:00etan dantzariek Dantzari Dantza entseatuko dute, Elizondo plazan, eta 21:30ean Garilak 26 taldeak kontzertua joko du. 22:30ean suzko zezena egongo da plazan, eta Nizek, Joseba Irazokik eta DJ Rosa Marik kontzertua joko dute txosnagunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!