Berrizko jaiak

[ARGAZKI GALERIA] Hasi dituzte Berrizko jaiak

Anboto 2022ko eka. 28a, 21:42

Etenaldiaren ostean, bueltan dira Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak. Jai Batzordeko kideek pregoia irakuri ostean hasi dituzte jaiak. 

Ane Renedo diseinatzaile berriztarra ere egon da udaletxeko balkoiean; berak egin du aurtengo jaiak iragarri dituen kartela. 20:00etan, Donien Atxa jaso dute, eta Dantzari Dantzako azken entsegua egin dute ostean, Elizondo plazan. Azken urteetan ohitura den lez, murala margotu dute Azeri Gorriak taldeko kideek; aurten gainera, Melillako harresia zeharkatzen hil ziren kideak gogoratzeko murala margoztu dute, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!