Pandemia aurretik lez, aurten ere ez dira faltako San Pedro eta Santa Isabel jaietako ekitaldirik jendetsuenak. Uztailaren 2an, zapatua, paella lehiaketa egingo dute, 14:00etan. Lehiaketa honek ehunka lagun batzen ditu udaletxeko lorategian. Arratsaldean, 18:00 aldera, jaitsiera egingo dute, txosnaguneak antolatuta. Gazteek antolaturiko ekitaldi honek kolore berezia ematen dio herriari.
Ekitaldi horiez gainera, adin eta gustu guztietarako egitaraua antolatu dute Berrizko Jai Batzordeko kideek. Herriko dantzarien saioak, umeentzako jolasak, lehiaketak eta musika kontzertuak ez dira faltako 2022ko Berrizko jaietan. Musikari dagokionez, Etxekalte, Oki Moki, Joseba Irazoki, Erruki, Garilak 26 eta Luhartz taldeen kontzertuak egongo dira, besteak beste.
Suzko zezena
Bestalde, aurten nobedade bat izango da Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietan. Lehenengoz, suzko zezena egongo da. Ikuskizun hau adin tarte guztientzat da ikusgarria. Uztailaren 2an izango da, 22:30ean, Elizondo plazan.