Eguenero egingo dute tamaina handiko altzari eta bestelakoen bilketa Berrizen

Anboto 2022ko eka. 8a, 15:48

Tamaina handiko altzari eta bestelakoak batzeko, bezperan utzi beharko dira, 21:00tik aurrera. Aurretik hamabost egunean behin egiten zen bilketa. 

Bilketa zerbitzua doakoa da, aurretik baina, 900 840 230 telefonoan egin beharko da eskaera. Berrizko Udalaren helburua hondakinen kudeaketa zerbitzua hobetzea da. "Hondakin horiek horiek batzeko ezarritako egunean baino ez ikustea lortu gura da horrela", azaldu dute ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!