Donien Atxa maiatzaren 28an jasoko dute, 18:00etan. Ondoren, Oihana Iguaranek eta Sustrai Colinak bertsotan egingo dute. Idoia Barcelo eta Miren Amuriza izango dituzte gai jartzaile. Maiatzaren 29rako, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan meza izango da, eta, ondoren, Iremiñe dantza taldeko dantzariek emanaldia egingo dute. Arratsalderako, umeen jolasak eta txokolatada, Mirari eta Aintzaren erromeria eta bolo joko txapelketa aurreikusi dituzte.
Hurrengo asteburuan, auzo afaria egingo dute bertsolari eta trikitilariekin lagunduta. Bolo jokoaren ondoren, jaietako zozketa txartelen sari banaketa egingo dute