Eskultura ezartzeko mendi irteera antolatu dute Amaraune mendi elkarteak, Berrioiz guraso elkarteak eta Andikoako jai batzordeak. 09:00etan irtengo dira Elizondo plazatik; San Kristobal ermitatik igaroko dira gero. Gailurrean, dantzari eta txistularien emanaldia egongo da.
Txistulariaren eskultura 1990ean egin zuen Josu Maortua zaldibartarrak, Alejandro Aldekoa txistulari berriztarra gogoratzeko eta eskola-kirola omentzeko sortu zuen eskultura. Ekitaldia amaitzean Andikoa auzora jaitsiko dira, San Asentzio jaiak ospatzera.