Martxan da Berrizko jaietako kartelaren aukeraketa

Anboto 2022ko mai. 19a, 11:39

Hiru proposamenen artean bozkatu dezakete 16 urtetik gorako berriztarrek, kultur etxean. Irabazlea ekainaren 1ean iragarriko da. 

Hiru proposamen jaso ditu Berrizko Udalak 2022ko San Pedro eta Santa Isabel jaien kartel lehiaketarako. Kartel irabazlea ekainaren 1ean iragarriko dute; saridunak 400 euroko saria jasoko du; irabazlea ez bada berriztarra, 150 eurokoa izango da saria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!