Berrizko jesarlekuetako batzuk LGTBI banderaren koloreegaz margoztuko dituzte

Anboto 2022ko mai. 16a, 18:00

Elkarrekin Podemoseko David Jimeno zinegotziak egindako eskaerari baiezkoa eman dio Udal gobernu taldeak. 

Alderdi moreak ohar baten bidez herrian agertu diren pintaketa homofoboak salatu ditu. "Udalerriko LGTBI pertsonak udalaren babesa sentitzea da honen helburu nagusia, eta horrez gain herritarrak kontzientziatzea eta kolektiboaren ladeko borrokan erne egotearen garrantzia azpimarratu gura dugu. Era berean, aniztasunak hiri-altzariak birkonkistatzea nahi du, zehazki bankuak, LGTBI pertsonen aurkako gorrotozko pintadak agertu ohi direlako", azaldu dute.

Udal gobernu taldeak "laster" erabakiko du zein jesarleku margotuko diren Elkarrekin Podemosen arabera. "Berrizen ez gaude gorrototik salbu. Hiri-altzarietan LGTBI kolektiboaren aurka agertu ohi diren pintadek arazoaz ohartarazten gaituzte. Horregatik, LGTBI pertsona guztiei lagundu behar diegu, eta udal gisa dugun konpromisoa adierazi", azaldu du Jimenok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!