Berrizko Udalak eta Oizpe pilota taldeak lau t'erdiko pilota txapelketa antolatu dute elkarlanean. Txapelketa datorren zapatu honetan, 18:00etan, hasiko da, eta udalerriko jaiekin batera jokatuko dira finalak.
Pilota jaialdiak astero ospatuko dira ostiral eta larunbatetan, eta bertan Euskal Herri osoko 64 pilotarik parte hartuko dute. Lau maila egongo dira: benjamiak, kimuak, haur-kategoria eta kadeteak.
Sentsibilizazio saioak
Horrekin batera eta Oizpe pilota elkarte berriztarrak antolatuta, larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera, pilota sentsibilizazio saioak egingo dira Berrizko Olakueta pilotalekuan. Hori dela eta, goizean haurrentzako jolasak izango dira eta arratsaldean esku pilota jaialdia. Bertan Oizpe eta Durangaldeko pilotariek parte hartu ahal izango dute.