Guztira 108 ikaslek parte hartu zuten ekimenean, eta ibaien balio naturalak kontserbatzeak duen garrantzia ezagutu zuten. Ekimen honek Legañoko basoko eta Oka ibai ertzeko berreskuratze proiektuarekin egiten du bat, udal arduradunek jakin eragin dutenez.
Ildo beretik, joan zen otsailean, udalak, Aranzadi zientzia elkarteran laguntzagaz, 884 zuhaitz-zuhaiska landatu zituen Legañoko basoan eta erreka ertzean. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatu zuen zati batean, FEDER Europako funtsekin. Guztira 21 zuhaitz-zuhaiska espezie ezberdin landatu dira, harizti-baso mistoa eta erreka ertzak berreskuratzeko helburuarekin, gaineratu dutenez.
Berrizko alkate Orlan Isoirden berbetan. “ez dugu ahaztu behar zuhaitzek berotze globalaren aurka egiten dutela, airearen CO2 xurgatuz, klima-aldaketa eragiten duen gasetako bat. Horrelako jarduerak funtsezkoak iruditzen zaizkigu gure ingurumena zaintzeko eta babesteko".